XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beiñ Arabeko soroan, ittan ari ziran, Azpilla ere bai.
Etxekoandreak, galtzarbean pitxarreko botilla aundia artu ta gizoneri ardoa emango zien sarri xamar; ez noski - lñaxio Marik nai beziñ sarri.
Edontzia erdi betean zala:
Erdiraño antoxiña ikustean:
Ark muturreraño nai ardua ta etxekoandreak beetxo uzten....
Beste batean, Izarre-Saletxen gari jotzen, sits eta sats.
Metak zabaldu mandio inguruan, azaoak gurutzetuaz, lurrean ez ezkotzearren; eguzkitu ta onela jaulki oi ziran galburu mardulak, arri zabal legunak joaz.
Gu pozik ibilli giñan jo-lekura eramaten, kontuz kontuz, galburuak ausi gabe.
Izarre-Saletxeko Dominikak, gixaru goxua prantatu zuan gizasaillari emateko.
Gozoaren gozoz danak geiago jango zutekenean.
Azpillak jan-edan egiñ ondoren:
Udazkeneko Ernioko jaietan, Azpilla Zelatunen izango zan, ale bapua iliuntzerako berekiñ zuala.
Batek eman eta besteak edan-erazi; danak kalte egiteko eta iñor gutxi laguntzeko.
Argindegiko Bartolo il zan; etzion gutxi erasan Azpillari aiñ maitea zuan Martolo iltzeak.